XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaitzok ozka egiten dioten biotz-andiko gogo egosgogorrak zer egingo ote du?
MEDEIE'K - (Etxe barnetik) Ene! Ene! Gorriak ikusten ditut, negar andiak eragiteko ainakoak ikusi ere!

Ama gorrotagarriaren ene aur gaitzesgarriok, il al bazintezte aitarekin batera! ta etxe osoak ausiabartzaz beak io ba'litza!

INUDEAK - Ene! ondikotz! ene zorigaitza!

Aitaren okerrekin bat zergatik egiten dituzu zure aurrok? Zergatik diezu gorroto?

Ene! ondikotz! aurrok!

Ez al ba'zenezate beldur naizenik iasan!

Izan ere izugarriak dira agintarien erabakiak; oietariko gutxi baitira esaneko, ta ainitz eta agitz agintzen dute ta nekez aldatzen dituzte burubideak.

Obe da ainbestekoaz bizi izaten oitu; ni neu beintzat, andikerietan ez, baina azkarrik eta narerik zahar al ba'nendi!

Neurriaren izena bera garaile baita, lehena esateko, ta ilkorrei beste ezer baino askozaz obe ta onuragarriago gertatzen zaie; geiegikeria berriz, eztakieke ilen umeei egoki gerta: zoritxar andiagoak dakartzi ordea, etxe baten aurka iainkoren bat aserra dadinean.

Inudeak azken itzak esaten dituen artean, antzokira Korinto'ko amabost andre sartzen dira, abeslari-taldea alegia.

ABESLARI-TALDEAK - Entzun dut Kolkide'tar gaixoaren mintzoa Kolkide'tar ori Medeie zan ta aditu dut aren oiua; eztago onezkoak egiterik oraindik.

Ots, atso, esan!

Bi atedun etxea barna zinkurina entzun baitut: etxerik laztan egokitu ezkero, etzaizkit ango atsekabeak atsegingarri gertatzen, ene andre!

INUDEAK - Eztago etxerik; emengoak egin du onezkero.

Bata, errege-oeak baitauka, euki ere, ta andregoiak ezkon-etzanguan bere bizia irion egiten du adiskide baten ere itzez gogoa birbiztu ezinik.

MEDEIE'K - (Etxe barnetik) Ene! ene! Igaroko al da nere buruaren alderen beste ortziko tximista!

Oraindik bizi izanda zer irabaz dezaket?

Ene! ondikotz! Auts al ba'nindeza eriotzak, nere bizi bear gorrotagarri au bertan bera utzita!

ABESLARI-TALDEAK - Entzuten al duzu oi Tzeu, lur eta argi! emazte ertunak oiuztatzen duen ondiko alaena?

Ergel ori, oe lazgarriaren (ilobiaren) nolako ioranak artu zaitu gero?

Laster etorriko zaizu erioaren muga, etorri ere.

Etzazula orrelakorik eska!

Baldin zure senarrak oe berria opa ba'du, etzaitez arekin aserre.